930 puntugaz,
Etxahun Lekue Etxebarriak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa.
Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarra izan du aurrez aurre buruz burukoan, baina larrabetzuarra gehiago izan da oraingoan, lekeitiarra baino, eta Xabat Galletebeitia txapelaren atarian geratu da 893,5 puntugaz.
Finalean “saio on baten parte” izan nahi zuela eta “bere arrastoa utzi” nahi zuela adierazi zion
Hitzari, finalaren atarian, Galletebeitiak, eta bere hitza bete du, final bikain bat eskainiz.
Lehen aldiz, finaleko oholtzan egon den
Nerea Ibarzabal Salegi markina-xemeindarrak ere txalo ugari jaso ditu. Beretzat izan da bertsolari gazteenaren saria.
Final oso parekatua izan da gaur [abenduak 17] arratsaldean, Miribillako Bizkaia Arenan jokatu dena. Maila handia erakutsi dute bertsolariek, eta puntu gutxiko aldea egon da sailkapenean, bertsolarien artean.
Etxahun Lekue txapelagaz Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren amaieran. Argazkia: Bertsozale elkartea
549,5 puntugaz
Jone Uria Albizuri izan da hirugarrena, eta 538 puntugaz laugarren egin du
Onintza Enbeita Maguregi muxikarrak. Oso kontzentratuta ibili da Enbeita final guztian, eta saio borobila eskaini du, buruz burukoaren atarian geratuz.
Ibon Ajuriagogeaskoa Garmendia gernikarrak bosgarren postua eskuratu du 535,5 puntugaz eta bere atzetik geratu da, lehenengoz Bizkaiko finalera ailegatu den
Nerea Ibarzabal Salegi markina-xemeindarra. 534 puntu eskuratu ditu Ibarzabalek, hain zuzen.
Miren Amuriza Plaza eta
Beñat Ugartetxea Ostolaza izan dira zazpigarrena eta zortzigarrena, hurrenez hurren. 531,5 puntu lortu ditu Amurizak. Saio bikaina egin du berriztarrak eta hamarreko txikian bertso bikaina eskaini du, baina bakarkakoan egindako potoak kendu dizkio, seguruenik puntuak.
Beñat Ugartetxeak 510,5 puntu lortu ditu. Amaierako bertsoan azaldu duenez, urduritasunak gehiago egin dio gaurkoan.
Iragarrita zegoen modura, Xabier Amurizak jantzi dio garaileari txapela, publikoaren txalo artean. Bilbao Arena bete-bete egin da gaur arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean: 4.150 lagun elkartu dira zortzi bertsolari bertsotan entzuteko.
Galletebeitiaren lagunak zapi hori eta kamiseta horiak jantzita, herrikidea animatzeko prest.
Txalo eta animoak ez dituzte falta izan Lea-Artibai eskualdeko ordezkari biek. Kamiseta eta zapi horiak soinean joan dira Miribillara arte Galletebeitiaren lagunak, esate baterako.