Preso ondarrutarraren senideek beste komunikabide bati jakitera eman diotenez, Iparragirrek gaur [astelehena] deitu du etxera eta azaldu duenez, zapatuan kristal bidezko bisita eduki eta gutxira beste eraso bat jasan zuen.
Larriki gaixorik dagoen presoak azaldutakoaren arabera, oraingoan beste preso batek atzekaldetik kolpatu zuen. “Kolpearen ondorioz Iparragirre konorte barik geratu zen lurrean”.
Barikuko erasoan telefonoz deitzeko txartela ere lapurtu egin zioten, eta ondorioz, ezin izan du gaur arte etxera deitu.