Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzeko helburuagaz, Bizkaiko Taldekakoa jarri du martxan gaur [otsailak 13] Bizkaiko Bertsolari Elkarteak.
30 taldek eman dute izena Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, bertso eskolak eta eskualdeak aktibatzeko antolatu duen txapelketa berrian. Lea-Artibaik lau talde izango ditu norgehiagokan.
Taldekakoa giro informalean eta
jai giroan gauzatzea du helburu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, eta batez ere, bertsolari hasi berriei plazarako bidea erraztu, eta arrazoi desberdinengatik ohiko txapelketan parte hartzeko motibaziorik ez daukatenei beste aukera bat eskaini nahi diete. Horrez gain, antolatzaile, epaile eta gai-jartzaile berrien sorrera ere bultzatu eta eskualdeen arteko harremana sendotzea dute asmoa.
Malen Amenabar Larrañaga bertsolari eta ilustratzaileak egin duen Taldekakoaren irudia. Iturria: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Taldeak. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, Bizkaiko eskualde guztietako ordezkaritza izango du 200 parte hartzailetik gora bilduko dituen txapelketak. 30 talde dira guztira, eta taldeak, gutxienez, sei lagunekoak dira. Horrela, saio bakoitzean hiru bertsolari, gai jartzaile bat, epaile bat eta laguntzaile bat egongo dira.
Markina-Xemein, Ondarroa, Ispaster eta Lekeitioko taldeak aurkeztu dira Taldekakora. Hurrengoak dira talde bakoitzeko parte hartzaileak:
- Akerbeltzen antxumak (Markina-Xemein). Jone Antsotegi Ikazuriaga, Eneko Arrate Sololuze, Graxi Arregi Leonardo, Irati Brabo Bereinkua, Joseba Sololuze Urizarbarrena, Josune Aramendi Perez, Maddi Ibaibarriaga Zubikarai, Nahia Ibarzabal Gisasola, Naroa Loiola Lejardi, Nerea Ibarzabal Salegi.
- Arri-Botx bertsutan (Ondarroa). In?aki Lersundi Arrizabalaga, En?aut Lertxundi Bedialauneta, Bikain Urkiri Etxebarria, Eneko Gaztelurrutia Solabarrieta, Ibai Urruzuno Urresti, Eli Arostegi Anakabe.
- Ipiztar (Ispaster). Xabat Galletebeitia, Unai Urkiaga, Aitzol Goitia, Aitor Arrizubieta, Gorka Madarieta, Aitor Okamika, Unai Solozabal.
- Poto-Lekitto (Lekeitio). Aissa Intxausti, Aitor Ruiz, Jon Garatea, Oier Azula, Ander Goikoetxea, Manex Gorostiza, Xabier Iturraspe.
Talde bakoitzak
epaile bat edukiko du kanporaketa bakoitzean, baina horrez gain,
publikoaren iritzia ere kontuan hartuko da. “Saio bakoitza puntuatzeko hiru taldeetako epaileen balorazioa gehi publikoaren balorazioa hartuko dira kontuan. Saio bakoitzaren ondoren, hiru taldeetatik ze taldek egingo duen aurrera erabaki beharko dute denen artean”, azaldu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.
Saio bakoitzeko gaiak, bestalde, hiru taldeetako gai-jartzaileen artean pentsatuko dituzte.
Egitura. Hiru fase edukiko ditu Taldekakoak. Lehenengo fasea gaur hasi eta apirilaren 3a bitarte jokatuko da, bigarren fasea apirilaren 24an hasiko da eta maiatzaren azkenera arte luzatuko da, eta finala
ekainaren 3an jokatuko da Bizkaiko eskolarteko finalagaz batera.
Guztira
hamar kanporaketa egongo dira lehenengo fasean, bigarren fasera
hamar talde pasatuko dira, eta finalera
hiru talde ailegatuko dira.”Kanporaketa gehienak hiru taldeka jokatuko dira, eta talde batek egingo du hurrengo fasera saltoa. Kanporaketa bakoitza hiru saio laburrek osatuko dute: lehenengo taldea bigarrenaren kontra, bigarrena hirugarrenaren kontra, eta hirugarrena lehenengoaren kontra. Saio bakoitzeko talde batek egingo du aurrera”.