Ibon Iparragirre preso ondarrutarrak atzo aita bisitatu zuela eta bisitan aita hil zela eta, Sortuk deituta larriki gaixorik dauden presoen egoera salatzeko manifestazioa egin da gaur [martxoak 4] Ondarroan. Horretan, Espainiako Estatuak “mendeku politikagaz” jarraitzen duela azpimarratu dute. “Larriki gaixorik dauden presoen kasuan politika hori are gogorragoa da, eta argi ikusten da”. Horri aurre egiteko, herri aktibazioa beharrezkoa dela azpimarratu dute. “Kalean egon, eremu desberdinetara ailegatu, eragile desberdinan inplikazioa lortu… Azken finean, borrokatu egin behar da”.
Lehenik eta behin Eusebio Iparragirreren senide eta lagunei doluminak eta besarkada bat helarazi nahi izan diete Sorturen kideek. “Atzo Ibon ikusi ahal izan genuen, eta zer edo zelan, gure maitasuna, babesa eta indarra ere erakutsi ahal izan genizkion. Eta hori beharrezkoa bada ere, ez da nahikoa!”. Halaber, bakean bizi garen sentsazioa ez dela zuzena gaineratu dute. “Estatu biolentziak bere horretan jarraitzen du, eta ondorioz, Euskal Herrian oraindik indarkeria pairatzen jarraitzen dugu”.
Iparragirrek pairatzen duen gaixotasuna dela eta, preso ondarrutarrak etxean egon beharko lukeela esan dute. “Preso egon arren, osasun eskubidea dauka, eta hori euren legeak esaten du!”. Horren aurrean, legea betetzeko eta Iparragirre eta larriki gaixorik dauden beste presoak etxeratzeko exijitu dute, “behar duten tratamendua jaso ahal izateko eta euren osasun eskubidea bermatzeko”.
Manifestazioa, Antiguako Ama kalean.
Jakitera eman dutenez, Iparragirre Zaballako kartzelan daukate orain. “Atzo [martxoak 3] arratsaldean bere abokatua egon zen beragaz, eta behar dituen osasun probak eta osasun arreta jaso ahal izateko izapideak egin dituzte”. Eskabide horietan, baita ere, presoa Zaballan lagatzeko eskatu dute.
Bide beretik, Iparragirreren askatasuna eskatzeko gutun bidalketa masiboa martxan dagoela gogora arazi dute. Eta gaurko manifestazioan horretarako aukera eman diete herritarrei.
Manifestazioa, Itsasaurren.
Martxoaren 11rako deia. 2010. urtean Iparragirre atxilotu zutenean ertzainek torturatu egin zutela esan dute. “Eta kartzalan bizi duen mendeku politika hau ere beste tortura mota bat da”. Horregatik, martxoaren 11n torturak jasan dituzten herritarrek deitutako manifestazioa egingo dela Bilbon esan dute. “Eta hara joateko deia egiten diegu herritar guztiei”. Gaineratu dutenez, torturak askotariko formak ditu. “Tortura ez da bakarrik komisaldegian ematen. Kartzelan ere torturatu egiten da, eta larriki gaixorik dauden presoak espetxeetan edukitzea ere torturatzea da”.
Manifestazioa larriki gaxoik dauden presoen askatasuna eskatzeko esaldiagaz amaitu da. “Ibon eta larriki gaxoik dauden presoak berandu baino lehen etxera!”.
HONEKIN LOTUTA:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.