Aurten ez dute antolatuko Plazatik Gaztetxera
Plazatik Gaztetxera Txapelketaren antolatzaileek jakitera eman dutenez, iaz 15. txapelketa egin eta gero, aurten ez egitea erabaki dute. «Plazatik Gaztetxera antolatzen aritu garen gaztetxe eta gazte asanbladetako kideok atseden urtea hartzea erabaki ...
Eta txapelketa aurten egingo ez bada ere, datorren urtean antolatzen saiatuko direla iragarri dute antolatzaileek, «bertsolari gazteen bertsoez gozatu eta gaztetxeen arteko elkarlana indartzeko».
Txapelketaren antolakuntzan herri desberdinak aritu izan dira urterik urte. Iazkoa, esate baterako, Markina-Xemeingo, Mutrikuko, Ondarroako, Debako, Eibarko, Soraluzeko eta Bergarako gazte asanbladen artean antolatu zuten.
Euskal Herriko gazte sariketen artean garrantzia handikoa bihurtu da Plazatik Gaztetxera, urtez urte egindako lanari esker. Gaur egun punta-puntan ari diren bertsolari asko pasatu dira sariketa honetatik; askok, gainera, bertan izan zuten euren lehenengo plaza.
Mutrikuren ekimenez
Mutrikuko gazte asanblada eta bertso eskola hasi ziren Plazatik Gaztetxera sariketa antolatzen, orain dela 16 urte.
Helburuak gazteentzako bertso plazak sortzea eta gazteak bertsozaletzea ziren. Eta horiei asanbladen arteko harremanak handitzea gehitu zitzaien.