Maiatzaren 7a gainean dagoela eta, Lea-Artibai eta Mutrikuko Gure Esku Dago herri dinamikek parte hartzeko mezuak han eta hemen ari dira zabaltzen. Bide horretatik, hainbat herritan joan den asteburuan hasi ziren aurretiazko botoak jasotzen. Mendexan eta Ziortza-Bolibarren hilaren 23an egon ziren botoak jasotzen. Hemen datozen egunetan oraindik boto aurreratua emateko aukera eskaintzen duten herrien zerrenda:
- Aulesti: apirilak 30, 12:00etatik 14:00etara, herriko plazan. Oharra: bertaratzeko arazorik egon ezkero, etxera joateko aukera ere badago (681 22 14 80).
- Amoroto: apirilak 30, 12:00etatik 14:00etara, herriko plazan (Elexalde auzoa). Oharra: egun horretan boto aurreratua eman ezin dutenek eta galdeketa egunean ere ezin dutenek, ondoko telefono zenbakira deitu ahal dute: 609 31 07 91.
- Berriatua: apirilak 29 eta maiatzak 3 eta 5. Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara –apirilaren 29an 12:00etatik 15:00etara–, Goikolau kultur elkartearen lokalean (Aransolo 4).
- Etxebarria: apirilak 30, 12:00etatik 14:00etara, telefono kabinaren ondoan (kalean).
- Lekeitio: apirilak 28, 29 eta maiatzak 3 eta 5. Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara –apirilaren 29an 12:00etatik 14:00etara–, Eskolapean (ikastolako tabernan). Harremanetarako: lekitxo@gureeskudago.eus
- Markina-Xemein: apirilak 27 (19:00-21:00, Gure Esku Dagoren lokalean –Artibai 20–), apirilak 30 (12:30-14:00 –Barinagako elizpean–), apirilak 30 (11:00-13:00 –Larruskaingo Udaberri elkartean–), maiatzak 4 (10:00-12:00 –Toldope aurrean edo Plazabarripean–) eta maiatzak 5 (19:00-21:00, Gure Esku Dagoren lokalean –Artibai 20–).
- Munitibar: apirilak 30, 12:00etatik 14:30era, plazako botika zaharrean.
- Mutriku: apirilak 27, 28, 29 eta maiatzak 1, 2, 3, 4, eta 5. Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara eta 19:00etatik 21:00etara, taldearen lokalean (Barren kale 3).
- Ondarroa: apirilak 27 (18:00etatik 20:00etara), 30 (12:00etatik 14:00etara), eta maiatzak 3 eta 4 (18:00etatik 20:00etara). Lekua: Gure Esku Dagoren bulegoan (Kantoipe 2).
OHAR OROKORRA: nortasun agirian erroldatuta zauden herria agertzen ez bada (eguneratuta ez baduzu), errolda ziurtagiria aurkeztu behar da.