HITZAk jakin ahal izan duenez, gaur arratsaldean [ekainak 8] eraman dute preso ondarrutarra Alcala Mecoko espetxera;
anbulantzian eraman dute, 19:30ak aldera. Maiatzaren 31n ingresatu zuten, pneumonia zantzuekin, eta bederatzi egunez egon da han.
Preso ondarrutarraren osasun egoera larria dela eta, ospitalean ingresatu zutenetik aske uzteko eskaerak egin dituzte alderdi politiko gehienek eta talde eta elkarte ezberdinek.
Ekainaren 1ean, esaterako, Iparragirreren egoera aintzat hartuta, EAJ, EH Bildu, ERC eta Compromis taldeek
Espainiako Barne ministroaren “urgentziazko agerraldia” eskatu zuten Espainiako Kongresuan.
Egun berean, Iparra Galdu Baik plataformak, Etxerateko ordezkariek eta medikuek Iparragirreren
osasun egoera “kritikoa” zela esan zuten.
Ekainaren 2an, esaterako,
Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiek PPk izan ezik preso ondarrutarra aske uztearen alde agertu ziren.
Ondarroako Udalak ere aho batez onartu zuen presoa aske uzteko eskaera.
Ekintzak. Iparragirreren egoera larria ikusita, hainbat ekintza antolatu ditu Kalera Kalerak astebururako [ekainak 9-11]. Bariku gauean [ekainak 9],
bost minutuko burrunbada egingo dute, 23:00etan hasita. Domeka [ekainak 11], ostera, manifestazioa egingo dute Bilbon,
Heriotz zigorrik ez. Ibon eta preso gaixo larriak kalera! lelopean; manifestazioa Moiua plazan hasiko da, 12:30ean.