Ryan Bailie eta Ashleigh Gentle australiarrek irabazi dute Lekeitioko 25. Triatloi Esprinta

Gizonezkoen artean Bailie izan da lehena helmugaratzen (00:59:45), eta Gentle emakumezkoetan (01:05:52). Bailierentzako ez da Lekitioko triatloia irabazten duen lehen aldia; 2014an eta 2013an ere irabazi zuen. Bi garaile nagusiak australiarrak izan dira, baina ez dira podiuma egin duten australiar bakarrak izan. Izan ere, emakumezkoetan bigarren eta hirugarren postua Tamsyn Moana-Veake-k (01:08:55) eta Renee Tomlin-ek (01:10:18) lortu dute, hurrenez hurren; biak ala biak australiarrak. Gizonezkoetan, bigarren Kenjy Nenner-ek (01:00:18) eta hirugarren Martin Idalgo Muller Valenzuelak egin dute (01:02:49).

[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]

Lekeitiarren artean, kategoria absolutuan Mireia Arrillaga (01:13:51–sailkapen orokorrean 8. postua) eta Haritz Garate (01:04:00 – sailkapen orokorrean 6. postua) izan dira lehenak helmugaratzen. Bestetik, Asier Astigarraga Olaizola eta Arantza Burgoa Agirregomezkorta Ondarroako Koaxi taldeko kideek ere sariak eskuratu dituzte. Astigarragak beteranoen lehenengo mailan hirugarren postua lortu du, eta Burgoak  beteranoen bigarren mailan lehen postua lortu du.

Taldekako sailkapenean ere Garraitzek bigarren postua eskuratu du, bai mutiletan (Haritz Garate, Ander Ugarteburu eta Paul Goitia) eta baita nesketan ere (Mireia Arrillaga, Naia Ozkorta eta Paula Estefani Castro).

Oro har, aurtengo triatloiak berezitasunik ere eduki du. Izan ere, 25 urtez triatloia antolatzen ibili diren Garraitz kirol taldeko Luis Aretxabaleta eta haren emazte Josune Astoreka ere omendu dituzte; Garraitzeko kide bakoitzak larrosa bana eman die.

[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]

KADETEAK (mutilak):

  1. Igor Ruiz Baez (01:09:40)
  2. Julen Zamora Jauregi (01:12:04) – GARRAITZ KIROL TALDEA (Lekeitio)
  3. Xabier Urretxua Arrizabalaga (01:12:50)

KADETEAK (neskak):

  1. Zuriñe de la Fuente Maza (01:23:45)
  2. Besaide Astobiza Sanchez (01:24:54)
  3. Aiala Garro Barturen (01:29:29)

JUNIOR (gizonezkoak):

  1. Luke Burns (01:03:14)
  2. Paul Goitia Markuerkiaga (01:10:25) – GARRAITZ KIROL TALDEA (Lekeitio)
  3. Iban Azarola Gordo (01:10:50)

23 URTEZ AZPIKOAK (gizonezkoak):

  1. Luke Willian (01:02:17)
  2. Ander Garcia Rendo (01:03:20)
  3. Urko Herran Aguilar (01:03:48)

23 URTEZ AZPIKOAK (emakumezkoak):

  1. Irene Loizate Sarrionandia (01:15:10)
  2. Irati Mendia Garcia (01:19:11)
  3. Jaione Agirre Gernika (01:30:07)

BETERANOAK 1 (gizonezkoak):

  1. Aitor Tejeria Aizpurua (01:06:26)
  2. Unai Gaztañares Araiztegi (01:06:56)
  3. Asier Astigarraga Olaizola (01:07:17) – KOAXI (Ondarroa)

BETERANOAK 1 (emakumezkoak):

  1. Estefania Gomez Villanueva (01:14:34)
  2. Jone Aizpurua Zuazu (01:18:56)
  3. Amaia Ostolaza Antelo (01:19:43)

BETERANOAK 2 (emakumezkoak):

  1. Arantza Burgoa Agirregomezkorta (01:22:44) – KOAXI (Ondarroa)
  2. Maria Lurdes Agirre Azpeitia (01:38:41)

SAILKAPEN GUZTIA IKUSGAI, HEMEN

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend