Serafin Ibarrak piztutako txupinagaz hasi dira Markina-Xemeingo Karmen jaiak
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Dena dela, beste hainbat gai ere aipatu nahi izan ditu, errefuxiatuek bizi duten egoera eta euskara, esaterako. “Karmen jaiak gaur hasiko badira ere, gogoan eduki behar ditugu gure egoera berean ez daudenak. Alegia, mundu osoan sufritzen daudenak. Horien artean daude errefuxiatuak eta euskal presoak. Azken horiek, zigor bikoitza bete behar izaten dute: sakabanaketa eta kartzela zigorra. Guk hemen daukagun poz eta alaitasuna heldu dadila mundu osora”. Markina-Xemein herri euskalduna dela eta euskaldun izaera hori euskaraz berba egiteagatik dela gaineratu du. “Beraz, eduki euskara ahoan!”. Ostean, jaietan errespetuz jokatzeko eskaera egin du, eta jarraian txupina piztu du. “Gogoratu! Jaietan ondo pasatu, eta gogoan eduki elkarrekiko errespetua dela gakoa. Gora Karmen jaiak! Gora Markina-Xemein!”.