2005ean atentatu bat egitea egotzi diote Liher Aretxabaletari
500 urtetik gorako espetxe zigorra ezarri diote. Espainiako Barne Ministerioak dio epaiketagaz 12 urte atzerago Madrilen egindako atentatua argitu ahal izan dutelaEspainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Guardia Zibilak Liher Aretxabaleta Rodriguez at...
500 urtetik gorako espetxe zigorra ezarri diote. Espainiako Barne Ministerioak dio epaiketagaz 12 urte atzerago Madrilen egindako atentatua argitu ahal izan dutela
Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Guardia Zibilak Liher Aretxabaleta Rodriguez atxilotu zuen herenegun. Espainiako Barne Ministerioak jakitera eman duenez, lekeitiarrari ETAk 2005. urteko maiatzaren 25ean Madrilen egindako atentatuan parte hartzea egotzi diote. Ekaina bukaeran eduki zuen epaiketa Aretxabaletak, eta epaileak dioenez, «epaiketari esker atentatuan zeintzuk parte hartu zuten argitu ahal izan da».Aretxabaletari 500 urtetik gorako kartzela zigorra ezarri diote. Hartara, legeak dioenaren arabera, lekeitiarrak 40 urteko kartzela zigorra bete beharko du. «45 pertsona hiltzen saiatzea egotzi diote Aretxabaletari», esan du Espainiako Barne Ministerioak. Aretxabaletagaz batera atentatu hartan Alaitz Arramendi Jaunarenak parte hartu zuela ere zehaztu dute.
Atentatua egin ahal izateko, Aretxabaletak eta Arramendik San Lorenzo de El Escorial herrian (Madril) furgoneta bat lapurtu zutela esan dute Espainiako agintariek. «Furgonetan 25 kilo kloratitaz osatutako bonba bat sartu zuten. Hurrengo egunean, furgoneta Madrilgo Alcala eta Rufino Gonzalez kaleen artan ipini zuten, eta bonba bat zegoela ohartarazteko dei bat jaso ostean, polizia inguruko eraikinak husten hasi zen. Erakinak husteko lanean ari zirenean leherrarazi zuten bonba». Leherketak zaurituak eta kalte materialak eragin zituen.
Aretxabaletaren atxiloketa salatu eta haren askatasuna eskatzeko manifestazioa egin zuten atzo iluntzean, Lekeition.
Lehenengo espetxe zigorra
Aretxabaleta Frantzian atxilotu zuten 2007an, eta Fresnes (Frantzia), Soto del Real (Madril) eta Ocañako (Madril) espetxeetan bete zuen zigorra; sei urte kartzelan egon eta gero, 2013ko urtarrilean aske geratu zen.