30.000 lagun inguru batu ditu gaur [irailak 16] Bilbon, Kataluniako erreferendumari babesa adierazteko Gure Esku Dago- k deitutako manifestazioak. Katalunia eta Euskal Herriaren arteko lotura nabarmentzen zuten keinuak izan dira ibilbide osoan.
Portuan elkartu dira mutrikuarrak Kataluniako erreferendumari babesa adierazteko.
Manifestazioak Casilla plazatik hasi eta Bilboko udaletxera arteko ibilbidea egin du. Amaieran adierazpena irakurri dute Gure Esku Dago-ko bozeramaileek, lau hizkuntzatan. Azaldu dutenez, Kataluniari elkartasuna adierazteko deitu dute mobilizazioa, bere “etorkizuna erabakitzera doan une historiko honetan”, eta babestu egin dute urriaren 1ean erreferenduma egiteko asmoa. “Ozen esan behar da: erreferenduma demokrazia da, etorkizuna erabakitzeko bozkatzea demokrazia da”.
Katalunian erreferenduma antolatzeko abian den ekinaldiari babesa adierazi diote Lea-Artibai eta Mutrikuko bizilagunek ere. Bilboko deialdiarekin bat egin dute batzuk, beste batzuk ordea euren herrietatik erakutsi dute elkartasuna. Mutrikuarrak esate baterako, portuan elkartu dira eta borobilean jarrita Agure Zaharra eta L’Estaca abestia kantatu dituzte. Aulestiarrek, berriz, elkarretaratzea egin dute Demokrazia, bozkatu erabagiteko lelopean. Elkarretaratzea Urregarain egitekoa bazen ere, euria dela eta herriko plazan egin dute azkenean.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.