Piñastegi Egunak portura eraman ditu Mutrikuko Galbaixoak
[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Ume eta gaztetxoak txanpon bila ibili dira, jolasean. Ur eta irinetan sartu dituzte lehenbizi aurpegiak txanponak lortzeko, eta itxulapikoak apurtzen aritu dira ondoren, begiak itxita eta makilak eskuetan zituztela. Gazteenak jolasean ibili diren bitartean, sardina erreak prestatu dituzte Aizabia Elkartekoek Lonja Zaharraren arkupean. Eguerdi partean bildu da jende gehien bertan, sardinak jateko. Guztira, 72 kilo sardina erre dituztela azaldu dute Aizibia Elkartekoek.[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
13:00etako txapliguak jo eta berehala atera da lehen zezena, portura. Ordurako, hezien atzean babezpean egon dira, ordura arte plaza betetzen zuten herritarrak, sokamuturra lasai asko ikusteko. Lehen zezen biak euripean ibili dira euren aurrera irtetzera ausartu direnenen atzetik. Hirugarren eta laugarren zenenak, berriz, aterri izan dute. Hala ere, irristada batzuk egin dituzte azkenek ere. Ordu eta erdi inguru iraun du goizeko sokamuturrak. Marmitakoa. Bestalde, atzo [irailak 15], Galbaixo Txiki Eguna ospatu zuten, eta urtero modura, Marmitako lehiaketa egin zen plazan. 16 kazola aurkeztu ziren, eta epaimahaiaren ustez, aurtengo hoberena Mari Jose Arrietarena izan da. Bihar [irailak 17] ere zer ospatu egongo da, Galbaixoko ermitaren inguruetan egingo den Galbaixotarren egunean. Honekin lotuta:- Galbaixo Eguneko BIDEOA eta KRONIKA
- [BIDEOA] Kataluniako erreferenduma babesteko egindako ekintza
- 2017ko EGITARAUA




























































































































































































































































































































































