“Urriaren 1eko erreferenduma eragozteko estatu espainiarra hartzen ari den neurri errepresiboak direla eta”, horiek salatzeko eta
erreferendumagaz bat egiteko deia egin du EH Bilduk. Hala, eta
Katalunian gaur [irailak 20] gertatukoaren harira, Lea-Artibain ere katalanei babesa erakusteko elkarretaratzeak egin dituzte gaur. Ekintzak
Kataluniarekin bat! Demokraziarekin bat! lelopean egin dira. Horrez gain, koalizioak
udal guztietan mozioak aurkeztuko dituela iragarri du. “Herri batzuetan
ezohiko udal batzarrak egingo dira”.
Mutrikuko elkarretaratzea.
Berriatuan egindako elkarretaratzea. Argazkia: Berriatuko Udala.
Ondoko herrietan egin dituzte elkarretaratzeak: Aulesti, Berriatua, Munitibar, Ondarroa, Lekeitio, Etxebarria, Ziortza-Bolibar, Markina-Xemein eta Mutriku.
Bestalde,
Gure Esku Dago herri dinamikak
mobilizatzera deitu du, Espainiako Estatuaren “erasoei” erantzuteko. “Oso kezkatuta gaude Espainiako Estatua Katalunian izaten ari den esku-hartzearekin eta irmoki salatzen ditugu azken gertakariak/erasoak”. Generalitateko hamalau kargudunen atxiloketak, miaketak eta “etengabeko jazarpen polizial eta judizialak” salatu du herri dinamikak. “
De facto, salbuespen egoera ezartzen ari da Katalunian, eskubide zibil eta politikoak masiboki urratuz”. Gertatzen ari dena “asaldagarria eta onartezina” dela esan dute. “
Nahikoa dela esateko ordua da“.
Lekeition egindako elkarretaratzea.
Halaber, urriaren 1eko erreferenduma Kataluniako herritarren “gehiengoaren nahiari erantzuteko tresna” demokratikoa dela eta, beraz, posible izan behar duela gaineratu dute. “Demokraziaren eta herritarron eskubide zibilen alde katalanak erakusten ari diren ausardia goraipatzen dugu. Gure babesa eta laguntza izango dute, orain artean bezala, urriaren 1a bitartean, eta baita urriaren 1etik aurrera ere”.
Zapatuan [irailak 16] Bilbon egin legez, Euskal Herritik erantzuten jarraitzea beharrezkoa ikusten du Gure Esku Dago-k.
Markina-Xemeingo elkarretaratzea.
Ondarroako elkarretaratzea. Argazkia: Jabi LarraƱaga.