Su eta argi ikuskizunagaz amaitu dira Arretxinagako San Migel jaiak
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Epaimahaiak tortillak probatu bitartean, bertsotan egin zuten eskualdeko hiru bertsolarik. Eguerdiko giroa atsegin bihurtu zuten Xabat Galletebeitia lekeitiarrak, Josune Aramendi markina-xemeindarrak eta Garazi Navarro amorotarrak. Txapelketa ostean ere, egin zuten kantuan, ederto. Plaza beteta. Jai guztietan bezala, musikak ere bete zuen plaza atzo arratsaldean. Mikel Urdangarin eta bere taldekideen kontzertuak publikoaren txalo zaparrada eragin zuten. Aurten kaleratu duen bere hirugarren diskoa, Margolaria, aurkeztu zuen musikariak Arretxinagan, eta bere kanta ezagunetako batzuk ere oparitu zizkien plaza bete zuten jarraitzaileei.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Ane Gabarain eta Iñake Irastorza aktoreek ere publiko zabala erakarri zuten Arretxinagara. Jarlekurik ez zen gelditu libre Bi izarren kalenturak antzezlana ikusteko, eta zutik jarraitu zituzten batzuk, Hortentsia aktoresaren eta Gertrudis antzerki zuzendariaren arteko komeriak. Jaiak zapore onagaz amaitzeko, jaietan salgai egon den zozketako oparia zotz egin zuen Arretxinagako Jai Batzordeak. Euro baten truke bertoko produktuez betetako otzara eramango du 0088 zenbakia duenak.