Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioa jokatuko da domekan [azaroak 19], Amurrion (Araba), eta bertan egongo diren sei bertsolarien artean egongo da
Nerea Ibarzabal bertsolari markina-xemeindarra.
Beñat Gaztelumendi,
Etxahun Lekue,
Jon Maia,
Jon Martin eta
Sustrai Colina izango dira Ibarzabalegaz batera Amurrioko Bañueta kiroldegiko oholtzara igoko diren beste bost bertsolariak.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko 5. final laurdenetako saioa. Argazkilaria: Gari Garaialde / Bostok Photo / Bertsozale Elkartea
Ohi bezala,
17:00etan hasiko da saioa eta ateak 15:30ean irekiko direla jakitera eman dute antolatzaileek. Sarrerak
www.bertsosarrerak.eus atarian egongo dira eskura, eta aurrez amaitu ezean, egunean bertan ere zabalduko dute leihatila, 15:00etan.
Eginbeharreko
ariketak aldatu egingo dizkiete bertsolariei lehen itzulitik bigarrenera. Horrela, Aintzane Irazusta gai-jartzailearen gidaritzapean, hauek izango dira parte-hartzaileek egin beharko dituzten
lanak:
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
- Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Amurriko saioagaz gain
beste bi ere jokatuko dira, Donibane Lohizunen eta Iruñean azaroaren 26an eta abenduaren 2an, hurrenez hurren.