Ekitaldi bereziagaz agurtuko dute Amets Txurrukaren kirol ibilbidea
XIII. MEREZIMENDU SARIAREN EGITARAUA
Bestalde, urtero bezala duelua ere egongo da egun osoan, oraingoan baina, nahi duenak parte hartu ahalko du eta esan dutenez «nahi duen beste». Ametsen kontra lehiatuko dute parte hartzaileek Azken Kilometroa deitu duten dueloan. “Kilometro bat egin beharko da bizikleta estatikoan eta Ametsen denbora gailentzen saiatu. Parte hartzaileen artean ere egon daiteke norgehiagoka”. Kontzejupea aukeratu dute aurten ekitaldirako. Bertan egin ahalko da duelua eta bertatik irtengo dira 10:30ean, mendi bizikleta martxako parte hartzaileak. Eguerdian tartea hartuta, arratsaldeko ekitaldiak ere Kontzejupean izango dira. 17:30ean orain arteko Merezimendu Sarien errepasoa egingo da horretarako prestatu duten bideo baten laguntzagaz, eta 18:30ean hasiko da ekitaldi nagusia. Amets Txurruka Lagunartie elkartekoek aitatu dutenez inguruko txirrindu taldeek oroigarriren bat emango diote txirrindulariari, eta ezustekoak ere egongo direla aurreratu dute. Eguna jai giroan amaitzeko Chandal Records-en emanaldia eta Aterkings taldearen musika egongo dira. Gainera, azken urteetan bertan behera egon den afaria ere berreskuratuko dute. 30 eurotan jarri dituzte txartelak salgai Etxebarriko Olaia eta Markina-Xemeingo Irurok eta Eder tabernetan baina, kopurua mugatua izango dela eta azkar ibiltzea gomendatu dute antolatzaileek. 22:00etan izango da afaria Itsas-Lur jatetxean.HONEKIN LOTUTA: Amets Txurrukari elkarrizketa:” urte denek izan dituzte gauza on asko, eta tartean, txarrak ere bai”.