Lekeitioko Udalak lan poltsa bat osatzeko deialdia egin zuen abenduaren hasieran; peoi, azoka arduradun, kale garbitzaile, eraikin garbitasuneko peoi eta atezain lanpostuetarako lan poltsa zen. Izena eman zutenek azterketak abenduaren 11n egin behar zituzten, Iturriotzen. Orain, Lekeitioko EH Bilduk salatu du udalak lan poltsa ateratzeko prozesua bertan behera uztea erabaki duela,
“azterketan emandako irregulartasunak” argudiatuta.
EH Bilduk esan duenez, udalak prozesua hasieratik hastea erabaki du. “Gai honek bereziki arduratu gaitu hasieratik. Bere sasoian, prozesu hau pertsonal batzordearen jarraipenik barik kudeatu izana ere salatu genuen. Eta orain irregulartasunak agertu dira”.
Koalizioak
kezka agertu eta prozesua bertan behera uzteak sortu ahal dituen kalteen inguruan
galdera sorta bat erregistratu du udalean.
Ondokoa da
galdera sorta:
- Prozesu guztiaren diseinua nola egin da? Zein izan da?
- Nork egin du prozesua? Enpresa pribaturen bat kontratatu da horretarako? Horrela bada, zein eta zergatik? Udalaren aldetik koordinazio edota jarraipen lana nola egin da?
- Baldintzetan agertzen ziren epeak zergatik ez dira bete? Eta interesatuei zergatik ez zaie ezer jakinarazi?
- Azterketak nork prestatu ditu? Aurretik norbaitek gainbegiratu ahal ditu? Erantzuna ezezkoa bada, zergatik?
- Prozesuak eragin dituen kalteengatik nork erantzungo du? Prozesuaren nondik norakoak ikusita, barkamen publikorik egongo ote da? Zein da Udal Gobernuaren iritzia guzti honen aurrean?
- Berriro horrelakorik ez gertatzen neurririk hartzea aurreikusten duzue? Zeintzuk?