33 urte eta gero, Badiolak Artibai Judo Taldeko lehendakari izateari utzi dio. Eta lehendakaritza uzteaz batera, judoka legez ere erretiratu egin da. 33 urte hutsaren hurrengoa ez direnez, taldeko kideek urte horietan guztietan egindako lana eskertu nahi izan diote, eta omenaldia egin diote gaur [martxoak 3] Ondarroako Guzur Etxean.
Artibai Judo Taldeko kideez gain, han izan dira baita ere Badiolaren emaztea eta bestelako senideak. “Oso ondo pasatu dut taldean, gustura aritu naiz, benetan. Talde jatorra zarete; judoa praktikatzen jarraitzeko esan nahi dizuet”, esan du Badiolak, hunkituta. Omenaldia xumea bezain polita izan da. 33 urtean egindako lana aitortzeko, taldeak plaka bat oparitu dio. Horrez gain, urpekaritza praktikatzeko trajea ere oparitu diote.
Luis FerreƱok hartu du orain taldeko lehendakaritza, eta harek ere hitz batzuk eskaini dizkio Badiolari. “Mila esker egin duzun guztiagatik. Momentu onak eta txarrak bizi izan ditugu, eta beti egon zara hor. Judoka legez, elegantea eta konstantea izan zarela esan behar da. Mila esker, Sekun!”.
Hunkituta, Badiolak han bildutako guztiei eskerrak emanez amaitu du ekitaldia.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.