78 bertsolarik parte hartuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen fasean
Kanporaketetan 30 bertsolarik parte hartuko dute. Sailkatutako bertsolariei 2014ko finalistak gehituko zaizkieUdaberriko fasea bukatuta, uda ostean helduko diote berriz txapelketari. Udagoieneko fasea urrian abiatuko da. Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala edukiko ditu. Kanporaketetan 30 bertsolarik parte hartuko dute. Sailkatutako bertsolariei 2014ko finalistak gehituko zaizkie. Finalaurrekoetan, berriz, hemezortzi bertsolarik kantatuko dute, eta 2016ko finalistak gehituko zaizkie. Finala Bilbon izango da, eta zortzi bertsolarik parte hartuko dute. Oraindik ez dituzte zehaztu kanporaketa faseko egunak eta lekuak. Aurtengo txapelketako irudia kolore askotako baso bat izango da. Antolatzaileek azaldu dute irudiarekin adierazi nahi dutela txapelketan, basoetan bezala, “ikusten dena baino askoz gehiago” dagoela. “Txapelketan bertsolarien lana ikusten da, baina horren atzean ekosistema oso bat dago: elkartea, bertso eskolak, plazak eta abar”, adierazi du Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko sustapen eragileak.
[SAIOAK+saio bakoitzeko parte hartzaileak]
Sarrerak. Udaberriko faseko sarrerak ez dira aurretiaz salduko. Saio bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago erosi ahalko dira, txarteldegian. Sarreren prezioa 3 eurokoa izango da, 2 eurokoa bazkideentzat, eta 16 urtetik beherakoak doan sartu ahalko dira. Txapelketari buruzko informazioa eskura daiteke Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren webgunean eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteko sare sozialetan.