Inoizkorik jende gehien batu da aurten Berriatuko Paellada Egunean
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Hasiera batean 13:00etan Kataluniako Viladamant herriko lagunei ongietorria egitea aurreikusita bazegoen ere, eguraldia ez du lagundu, eta azkenean bazkalorduan egin diete aipamena; 60 katalan inguruk parte hartu dute paelladan. Paella irabazlea. 14:00etarako paella guztiak frontoian zeuden. Eta orduan epaimahaiaren txanda izan da. Guztiak dastatu eta puntuak banatu eta gero, onena 6. zenbakia zeukana izan dela erabaki dute; Berritxuko alabak eta Gernika-Lumoko lagunek osatutako taldea izan da irabazlea. Barazkiekin osatutako paella egin dute, eta apaimahaiaren iritziz, originala izan da, “ezohikoa”.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Katalanei oparia. Jon Arriola Berriatuko alkateak txapela oparitu zion Robert Sabater Viladamat herriko alkateari. “Kataluniako prozesun ezagutu zuten elkar, eta herriko jaietara elkar gonbidatu zuten. Hala, Arriola Viladamatera joango da uztailean.