XVIII. Iparraldeko Haizeak jaiak hiru egunetako festa dakar Lekeitiora
XVIII. Iparraldeko Haizeak EGITARAUA
Gisatu txapelketa. Zapatuan [maiatzak 19] egingo da urtero kuadrillen artean arrakasta handia edukitzen duen Gisatu Txapelketa. 10:00etan hasi ahalko dira kuadrillak prestaketekin Eskolapean edo taberna aurreetan. Eguerdirako eduki beharko dute prest gisatua epaimahaiak erabakia hartu ahal izateko. Iaz esate baterako, aurkeztu ziren 18 taldeen arteko gisaturik hoberena WC Komuns taldearenena zela erabaki zuen epaimahaiak. Kuadrillak janaria prestatu bitartean animaziorik ez da faltako. Baigorriko Gaiteroak, Lekeitioko Itxaropena txistulari taldea eta Aittitta Makurra txaranga ibiliko dira kalerik kale. Eguerdian, gainera, txikiteo abestua egingo dute Kuxkuxtu txarangak lagunduta. Eskolapean eta taberna aurreetan bazkaldu ostean emango dituzte sariak Limoneroetan, eta jarraian Baigorriko Arrola eta Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeen emanaldia egongo da plazan.XVIII. Iparraldeko Haizeak EGITARAUA
Musika Iparraldeko Haizeak jaiaren parte garrantzitsua izanik, egunari amaiera emateko Iparraldeko Polekeleke elektrotxarangak alaituko ditu gauean Lekeitioko kaleak. Azoka. Iparraldeko eta Hegoaldeko ekoizleen elikagai eta artisautza produktuak ezagutu eta eskuratzeko aukera ere eskainiko du jaiak aurten ere. Azokako postuak 11:00etatik 14:30era egongo dira zabalik Independentzia plazan. Azoka inguruetan ere, jai giroa izango da nagusi. Hernaniko pilotarien eskutik Bote Luzea pilota jolasaren erakustaldia egongo dira Paskual Abaroaren monumentuaren aurreko zabalgunean prestatuko duten zelaian.XVIII. Iparraldeko Haizeak EGITARAUA
Orain arte hasiera eman dion Bertso Saioak itxiko du aurtengo asteburua. Lau bertsolari igoko dira Ikusgarri aretoko oholtzara: Maialen Lujanbio Euskal Herriko Txapelduna, Andoni EgaƱa, Igor Elortza eta Sustrai Colina. Gaiak jartzeko ardura, berriz, Xabat Galletebeitia Lekeitioko bertsolariak edukiko du. Sarrerak salgai daude Lekeitioko Aralde liburu dendan, baina bertan egunean ere erosi ahalko dira, 17:00etatik aurrera, sarrerako leihatilan.