Areto bete jende, Elordiren olerki gosez
'Bizipenen olerki bilduma' aurkeztu zuen joan den asteko barikuan Ainhoa Elordi lekeitiarrak. Idazleak espero ez bazuen ere, Azkue aretoa txiki geratu zen; pozik agertu da herritarrek emandako erantzunagaz.Espero barik ailegatu da Ainhoa Elordi olerkig...
‘Bizipenen olerki bilduma’ aurkeztu zuen joan den asteko barikuan Ainhoa Elordi lekeitiarrak. Idazleak espero ez bazuen ere, Azkue aretoa txiki geratu zen; pozik agertu da herritarrek emandako erantzunagaz.
Espero barik ailegatu da Ainhoa Elordi olerkigile lekeitiarra bere olerkien lehenengo bilduma argitaratzera. Eta espero barik baita ere, argitalpena aurkezteko ekitaldian Lekeitioko kultur etxeko Azkue aretoa herritarrez bete-bete egin zen.«Ez nuen espero horrenbeste jende etortzea. Poztekoa da». Horixe esan zuen Elordik aurkezpena hasi orduko. Jarraian, eskerrak ematen hasi zen, eta aipamen berezia egin zien senideei. Ostean, bilduma argitaratzera zelan ailegatu den azaldu zuen, eta olerki batzuk ere irakurri zituen, han bildutakoen gozamenerako.
Bilduma, salgai
Lekeitiarrak idatzitako olerkien bilduma salgai dago Lekeitioko Aralde liburu dendan edo Urbietan, eta Interneten bidez ere erosi ahal da, Beta argitaletxean. Horrez gain, Elkar edo bestelako liburu dendetan ere eskuragai egongo dela esan du. «Eskatuz gero, ekarri ahalko dute».