Berriatuko Udalak euskararen aldeko adierazpen instituzionala onartu du, aho batez

Berriatuko Udala osatzen duten alderdi politikoek (EH Bildu eta EAJ) aho batez onartu dute euskararen aldeko adierazpen instituzionala. Horretan jaso dutenez, Berriatuan euskara bizi-bizi mantentzeko prest daude; herriko edozein tokitan euskara bizi-bizi nahi dutela esan dute. “Eta hori horrela izateko, prest eta gogotsu gaude, euskarak gure ahoan bizi-bizi dnatza egin dezan. Euskal hiztunok horretarako egin behar dugun urratsa ez da txikia, ez erraza. Borondate aktiboa eskatzen digu”.

Hala, euskararen aldia egunero dela aldarrikatu nahi izan dute. “Adostasuna eta batasuna dira, beraz, bidea, euskarak batura behar duelako, ez kenketa; biderketa behar du, ez zatiketa. Herri aginteak, gizarteak bere dinamika propiotik sortutako erakundeak, herritar guztiok eta gutariko bakoitza. Den-denok gara, aldi berean, euskararen erabilera eraginkotasunez areagotzeak ezinbestekoa duen adostasun zibil zabalaren osagai eta eragile. Aldi berean, horren onuradun eta bultzatzaile gara, bideratzaile eta babesle”.

Euskarak, baina, aktibotasuna, praktikotasuna, behar duela gaineratu dute, “nahitaez”. “Aski ez delako honezkero, aldarrikapen hutsen linboan galtzen diren asmo arranditsuak plazaratzea. Atzean utzi behar dugulako beste inork euskararen alde egin lezakeenaren zain egotea”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend