Lea-Artibai eta Mutrikuko alkate eta zinegotziak Alokabideko ordezkariarekin bildu dira gaur [martxoak 15] iluntzean, Lea Artibai Amankomunazgoan. San Inazio kaleko bizilagunei “ahalik eta azkarren” etxebizitza bat eskaintzeko, udal ordezkariek Ondarroa eta inguruetan
etxebizitza hutsak dituztenei horiek lagatzeko deia egin nahi izan diete, “premia dagoelako”.
Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak goizean jakitera eman duenez,
25 herritar gerturatu ziren
atzo Alokabideren bulegoetara euren
etxebizitzak San Inazio kaleko bizilagunei
lagatzeko. Momentu honetan,
40 etxebizitza ditu Alokabidek Ondarroa eta inguruko herrietan. “Garrantzitsua da aurkezten diren etxeak Ondarroan edota inguruko herrietan egotea”, gaineratu du Toñak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko alkate eta zinegotziak, Alokabideko ordezkariarekin.
Barikuan bi bilera egingo ditu Ondarroako Udalak: etxea utzi behar izan duten familiekin (17:00etan Santa Klara kofradian) eta etxe hutsak dituzten herritarrekin (18:30ean Kofradia Zaharrean)
Bestetik,
gaur hasi da Ondarroako Udal gizarte zerbitzua
kaltetuekin banakako bilerak egiten. Horrez gain,
barikuan [martxoak 18], 17:00etan,
etxea utzi behar izan duten 176 familiekin bilera egingo dute udal ordezkariek, Santa Klara kofradian. “Udalarentzat garrantzitsua da mendiaren egoeraren azken berriak kaltetuako familiei helaraztea, eta horregatik, maiztasun bategaz beraiekin elkartzeko ahalegina egingo dugu”.
Barikuan baita ere,
etxebizitza hutsak dituzten herritarrekin ere batzarra egingo du udalak, 18:30ean, Kofradia Zaharrean. Bilera horretan, Alokabideko teknikariak egongo dira, zehaztasun eta argibide guztiak emateko.
Bai kaltetuentzat zein etxebizitza hutsak dauzkatenentzat telefono zenbaki bat jarri du eskura Alokabidek, argibideak eman eta zalantzak argitzeko:
630 407 726.
8.800 metro koadro
Bestalde, Kamiñaldeko mendian
8.800 metro koadro erortzeko arriskuan daudela esan dute Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek. “Erortzeko arriskuan dauden metro karratu horietan,
300 tonako pisua dago pinudi eta harrietan”.
Bien bitartean, hondeamakinak mendi magalari pisua kentzeko lanetan jarraitzen dute. Modu horretan, mendiaren joera aldatzea edo egonkortzea dauka helburu Ondarroako Udaleko teknikari taldeak. “Mendiak orain arte izan duen joera mantentzen zela ikusita, joera hori nolabait aldatzera behartzeko saiakera egingo dute goiko aldetik”. Horretarako, mendiaren goiko aldean, larrialdi plana jarraituta,
desjabetzak egin behar izan dituzte. “Aurrerago, lur jabe horiei galdutako lur zatiagatik konpentsazio ekonomikoa emango zaie”.
Lur jausia, airetik.
Aldundiaren dronaren irudia
Dena dela,
mendiak erortzeko joerari eusten diola diote. “Abiadura iraunkor bat mantendu du, eta mendiaren gaineko aldean dagoen arrakala, egun batez, hamar zentimetro inguru hazi da2.
Gaur goizean, esaterako,
aldundiko teknikariak Kamiñalden egon dira,
drone berezi bategaz. Tresna horri esker, geologo taldeak datu berriak lortu ditu, joan den barikuko eta domekako hegaldietan lortutakoen osagarri.
Dronea erabiliz,
argazkiak eta bideoak egin ahal izan dira, eta informazio bildu da lurraren eredu digital geoerreferentziaduna lortzeko. Teknikari eta geologoek intereseko datu geometrikoak ezagutu ditzakete mendiaren egonkortasuna aztertzeko. Horrenbestez, lur jausiaren eboluzioa zehaztu ahal izan da, eta inguruaren hasierako jasotze topografikoa egin da, inguru horretako eta ezpondako sarbideen eredu digitalagaz batera.
Aurreko albisteak ikusi: