Espeleologiako ikastaroa emon du Adesek Ispasterreko frontoian
Ekimenez betetako hilabetea joan zaio Ades espeleologia taldeari: Ispasterren ikastaroa, arkeologia eta espeleologia topaketak Aulestin, kobetara irteerak… Aurkikuntza barriak be egin dituzte espeleologoek Gizaburuagako Lezandipia leizean. Lagunt...
Ekimenez betetako hilabetea joan zaio Ades espeleologia taldeari: Ispasterren ikastaroa, arkeologia eta espeleologia topaketak Aulestin, kobetara irteerak… Aurkikuntza barriak be egin dituzte espeleologoek Gizaburuagako Lezandipia leizean.
Laguntza ikastaroa Ispasterren
Euskal Espeleologia Laguntza (EEL) taldekoek ikastaro teknikoa egin dute Ispasterren. 30 lagun inguru batu dira; tartean, Adeseko zortzi lagun. Espeleologiaren gaineko oinarrizko ezagutzak jaso dituzte parte-hartzaileek.
Izen aldaketa
Gizaburuagako koban be ibili dira Adesekoak joan den hilabetean, hasita daukaten esplorazioan sakontzeko. Barrurago sartu ahala, aurkikuntza barriak egin dituzte taldekideek: «Eten barik agertzen doaz galeria barriak, eta honez gero, esplorazio puntara ailegatzeko lau-bost orduko bidea egin behar da», azaldu dute.
Auzokoekin elkarrizketak egin ostean, barriz, orain arte Bizkarreko lezia deitzen bazioten be, izen egokia Lezandipia dela ondorioztatu dute.
Aulestin, arkeologia eta espeleologiako topaketak egin dituzte. Santa Eufemin batuta, kobetarako urteerak egin ostean, bazkaritan batu dira espeleologoak eta lagunak.