Likonaren aldeko pintxo eta edari dastaketa egongo da etzi
Katu Baltz Eguna aprobetxatuta, Juan Karlos Likonaren aldeko pintxo eta edari dastaketa ipiniko dute Eskolapean haren lagunek. Odolosteak eta antxoak pla-pla jateko aukera egongo da, bai eta sagardoa, ardoa edo txakolina edatekoa be. 11:30etik 15:00ak ...
Katu Baltz Eguna aprobetxatuta, Juan Karlos Likonaren aldeko pintxo eta edari dastaketa ipiniko dute Eskolapean haren lagunek. Odolosteak eta antxoak pla-pla jateko aukera egongo da, bai eta sagardoa, ardoa edo txakolina edatekoa be.
11:30etik 15:00ak arte egongo dira Eskolapean. Lortzen duten dirua Likonaren 4.000 euroko fidantza ordaintzeko erabiliko dutela jakin eragin dute. Helburu bardinagaz egingo dute gabeko zozketa be; otzara bi zozkatuko dituzte, 22:00etan.