Bertoko lau bertsolari, finalaurrekoetara
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketak amaitu dira. Orain, finalaurrekoak hasiko dira. Lea-Artibai eskualdetik lau bertsolari sailkatu dira: Iratxe Ibarra, Gorka Ostolaza 'Potxis', Xabat Galletebeitia eta Joseba Artza 'Urta'.
Domekan Getxon jokatutako azken kanporaketaren ostean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketak koska bat igo du, eta finalaurreko saioei ekingo die azaroaren 21ean.
Eneko Arratek kantatu zuen Getxon, eta 335 puntu eskuratu zituen Markina-Xemeingoak.
Finalaurrekoetan Lea-Artibaiko lau bertsolari ariko dira kantuan: Iratxe Ibarra orain urte bi finalean egon zenez zuzenean sailkatuta, eta Gorka Ostolaza ‘Potxis’, Xabat Galletebeitia eta Joseba Artza ‘Urta’ puntuazioen arabera sailkatuta.
Hurrengoak dira finalaurrekoetako saioak:
Azaroaren 21ean, Durangoko Landako Gunean
Etxahun Lekue
Onintza Enbeita
Jone Uria
Ibon Ajuria
Gorka Lazkano
Xabat Galletebeitia
Azaroaren 28an, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan
Iratxe Ibarra
Arkaitz Estiballes
Miren Amuriza
Arrate Illaro
Peio Ormazabal
Eneko Abasolo ‘Abarkas’
Abenduaren 5ean, Gernikako Jai-Alai pilotalekuan
Fredi Paia
Oihana Bartra
BeƱat Ugartetxea
Gorka Ostolaza ‘Potxis’
Xabier Enbeita
Joseba Artza ‘Urta’