Epaiaren zain geratu dira Oregi eta Ostolaza
Gaur goizean izan dute epaiketa Oregik eta Ostolazak 2007ko kale eraso bat dela eta. Fiskalak zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du eurentzat. Epaiaren zain geratu dira.
Eneko Ostolaza eta Borja Oregi markinarren kontra zazpi urteko kartzela zigor eskaria egin du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak. Gaur goizean eduki dute epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Lea-Artibaitik 30 lagun inguru joan dira bertara.
2007an autobus bati egindako erasoa leporatzen diete gazte biei. Ostolazak adierazi duenez, egun hartan Alemaniako punk kontzertu batekoekin egon zen egun guztian. Oregik, bestalde, 20:30- etik aurrera zesta partidua jokatu zuela deklaratu du.
Biek adierazi dute egindako deklarazioak torturapean egin zituztela. Ondorioz, defentsak absoluzioa eskatu du.
Fiskalak deituta, deklaratzera joan behar izan ziren Eneko Etxaburu, Estebe Gandiaga, Urko Pagoaga eta Zaloa Zenarrutzabeitia.
Horiek be deklarazioak torturapean egin zituztela esan dute.