Kirmen Uribe, Europako Literatura Berria jaialdian
Kirmen Uribek Europako Literatura Berria jaialdian parte hartuko du
Kirmen Uribek Europako Literatura Berria jaialdian parte hartuko
du, New Yorken, azaroaren 16tik 18ra. Jaialdiaren helburua Europan egun
egiten den literatura berria ezagutaraztea da eta idazleon lanari AEBetan bultzada ematea.
Europako zazpi egilek hartuko dute parte Uribez gain: Philippe Claudel (Frantzia), Jenny Erpenbeck (Alemania), Gerhard Roth (Austria), Radka Denemarkova (Txekiar Errepublika), Olga Tokarczuk (Polonia), Gabriela Adamesteanu (Errumania) eta Antonia Arslan (Italia).
Idazleek mahai-inguruetan hartuko dute hitza, eta irakurketak ere egingo dituzte. Idazleon liburuen laginak ‘Center for Fiction’ eta ‘Brooklyn Rail’ aldizkarietan argitaratuko dituzte.
Gainera, idazle ondarrutarrak hitzaldi bana emango du Browneko Unibertsitatean (Providence) eta New Yorkeko Cervantes Institutuan, azken honetan, Iñaki Uriarte idazleak lagunduta.