Zaintzaileei zuzendutako formakuntza, martxan
Menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzendutako formakuntza saioak Ondarroan
Menpekotasuna daukaten pertsona nagusien zaintzaileei zuzendutako prestaketa saioak hasi dituzte Ondarroan. Azaroaren 8an izan zen lehenengo saioa. Hurrengoa 10ean izango da, eta hurrengoak honako egunetan egingo dituzte: azaroak 15, 17, 22, 24, 29 eta abenduak 1 eta 13. Kultur etxean eskainiko dituzte formakuntza saioak, 17:00etatik 18:30era. Oraindik be izena emoteko aukera badago. Horretarako, ikastaroak ematearen ardura daroan Bizitzen Fundaziora dei daiteke, 94 623 27 44 zenbakira.