Mutrikuko babeseko etxeen jabetza osoa lortzeko epea hilaren 15ean bukatuko da
Hilaren 15era arte eskura daiteke Mutrikuko babeseko etxeen azaleraren jabetza
Ez zaie ezarriko babeseko etxebizitzen prezio igoera ekarriko duen araudi berria, lehengo taula baizik. Horretarako behar den informazioa, baldintzak eta eskari orriak ere www.etxebide.info webgunean daude eskura. Bestela, Eusko Jaurlaritzaren 012 informazio telefonora deitu daiteke.
Martxa azkarrean doaz babeseko etxeetako lanak, eta Visesak adierazi du 2012ko urte hasierarako «edo agian 2011ko amaierarako» emango dizkietela giltzak titularrei. Era guztietara, 2012 hasierarako aurrez iragarritako data mantentzen dutela azaldu dute.