Abiatu da Antzerkiaz Blai
Antzerkia hasi da tabernak eta oholtzak betetzen Mutrikun. Egin dituzte lehen saioak asteburuan, eta jendez polito egon dira, nahiz beste urte batzuetan baino giro hotzagoa nabaritu. Datorren barikuan eta hilaren 27an eta 28an izango dira hurrengo saio...
Antzerkia hasi da tabernak eta oholtzak betetzen Mutrikun. Egin dituzte lehen saioak asteburuan, eta jendez polito egon dira, nahiz beste urte batzuetan baino giro hotzagoa nabaritu. Datorren barikuan eta hilaren 27an eta 28an izango dira hurrengo saioak Mutrikuko antzerki amateur jaialdian. Aurten Goizeko Izarra eta Akelarre talde mutrikuarrak izango dira antzezle; baita Markina-Xemeingo Abarka taldekoak ere. Krisiak eraginda, ez da ekarriko beste herrietako antzerki taldetik. Hona hemen egitaraua:
- Azaroak 19, barikua, 23:00etan, kafe antzerkia Goizeko Izarra taldearekin. Kokoteraino obra, Zubixa eta Badi tabernetan, eta Ezkondu eta ezkongai Miruaitz eta Loretxu tabernetan.
- Azaroak 27, zapatua, 19:00etan, Akelarre taldearen Ezkutatutako giltzak, Zabiel kultur etxean. Doan. Antzezlanaren ondoren, Bergarako idazle eskolakoek Ilunabar literarioak saiotxoa eskainiko dute.
- Azaroak 28, domeka, 19:00etan, Goizeko Izarra taldearen obra, Zabiel kultur etxean. Sarrera, 2 euro.