Iderraga auzoko konponketak kontrataziora atera ditu Udalak
Iderraga auzoa konponduko du Udalak Hiriber programaren laguntzari esker
Orain dela hiru urtetik esku artean zuen proiektuari kolpe eta Iderraga auzoa urbanizatuko du Markina-Xemeingo Udalak. Aurten kontratazioa burutuko dute eta datorren urte hasieran beharrekin hasiko dira. Egingo diren beharren artean, etxeen ostean joango litzatekeen 30 bat autorentzako lekua edukiko duen aparkalekua dago. Horretaz gainera, etxebizitzen ingurua espaloi berriekin hornituko dute.
Proiektua, Hiriber, auzoak eta hiri-eremuak hobetzeko diru laguntzen programari esker egingo dute. Iderraga suspertzeko proiektuak 400.000 euroko kostua izango du, eta Hiriber programatik, 230.000 euroko laguntasuna jasoko du Udalak.