San Antolingo beharrak amaitzen dabiltza
San Antolin auzoa konpontzeko beharrak abenduan amaituko dituzte.
Aurreikusita daukan moduan, San Antolin auzoko beharrak abenduan amaituko ditu Udalak. Lanak, hiru fasetan egin dira, eta, egun hauetan, bigarren fasea amaitzen dabiltza. Udaletik jakitera eman dutenez, fase hau izan da garrantzitsuena, eta bertan lur azpiko behar guztiak burutu dituzte, besteak beste ur hodiak sartu eta saneamendu-sarea berritu dituzte. Guzti horren ondoren, espaloiak eta galtzada konpondu eta hiri altzariak jarriko dituzte.