Gariren azken lana Ondarroako Antzokian
Gariren kontzertua zapatu gauean Ondarroako kafe antzokian; 16 lore lana aurkeztuko du.
Garik bere azken diskoa, 16 lore, aurkeztuko du Kafe Antzokian, bihar, 22:30ean. Horrekin batera, Kirmenekin batera sortutako lana plazaratuko du lehenegoz. 
Proposamen ezberdina dakar Garik berarekin. Izan ere, talde sendorik ez du izango atzean. Hiru lagun oholtzaratuko dira. Baten lana kantuekin erlazionaturiko bideoak zuzenean proiektatzea izango da; beste biena, berriz, hainbat musika tresna erabiliz, euren kantu ezagunak loratu eta zarata ezberdinez janztea. «Helburua momentua disfrutatzea da, bai guk baita entzuleek ere», dio Garik.
Orain arteko emanaldietan jendearen harrera oso ona izan dela ziurtatu du abeslari ezagunak. «Futbolarekin paralelismoa eginez, zelaia ez dago beti nahi bezala, baina leku denetan jaki behar da norbere lana azaltzen», gaineratu du. Aurrez, Hertzainakekin zein bakarlari bezala Ondarroan izan den arren, oraingoan bestelako emanaldia aurreikusten da.