Gurutze Gorriak lehen sorospenak ikasteko aukera Ispasterren
Ispasterren lehen sorospenen ikastaroa egongo da. Zabalik da izena emateko epea.
Lehen sorospenen inguruko ikastaroa egiteko aukera edukiko dute herritarrek. Izena emateko, udaletxera deitu beharko dute azaroaren 12a baino lehen.
Ikastaroa Gurutze Gorrikoek emango dute, eta azaroaren 22tik 26ra bitartean izango da, 17:30etik 19:30era, eliza atzeko lokalean. Arratsaldeko ordutegiarekin herritar guztiei joateko aukera eman nahi izan diete.
Ikastaroa egin ahal izateko sorospenetan aurreko jakintzarik edukitzea ez da beharrezkoa. Izan ere, norbere buruarentzat zein ingurukoentzat oinarrizko laguntza emateko bideak dira irakatsiko direnak. Ikastaroak 10 euro balio ditu.