Europako Batzordeak Kantauri itsasoan legatza arrantzatzeko kuota %15 igotzea proposatu du
2011. urterako kuotak aurkeztu ditu, eta horietan legatzaren egoerak hobera egin duela dio. Zapoaren eta oilarraren kuotak %15 jaistea nahi du. Europako Batzordeak eguenean aurkeztu zuen datorren urterako arrantza egiteko kuoten proposamena. Legatzaren...
2011. urterako kuotak aurkeztu ditu, eta horietan legatzaren egoerak hobera egin duela dio. Zapoaren eta oilarraren kuotak %15 jaistea nahi du.
Europako Batzordeak eguenean aurkeztu zuen datorren urterako arrantza egiteko kuoten proposamena. Legatzaren egoerak Kantauri itsasoan hobera egin duela argudiatuz, legatzaren kuota Kantaurian %15 igotzea proposatzen du. Alturako itsasontziei dagokienez, berriz, Eskozia, Irlanda eta Gran Sol inguruan orain arteko kuota mantentzea proposatu du.
Zapoaren eta oilarraren kasuan, ordea, kuotak %15 jaitsi nahi ditu, Eskoziako zenbait kalatan izan ezik, non kuota mantentzea proposatu duen. Maria Damanaki komisarioak proposamena zientzialarien txostenetan oinarritzen dela esan du. “Ezin dugu ahaztu arrain kopurua mugatua dela. Naturarekin negoziatu dezaketela uste dutenek ez dute etorkizun handirik izango”, gaineratu du.
Proposatutako kuotak abenduaren 13an negoziatuko dituzte Europako Batasuneko arrantza ministroek urte amaierarako ohiko bileran.