39 laburmetraik lehiatuko dute aurten «Urrezko Antzarra»
Ikusgarri zine aretoak Munduan euskara hutsean egiten den zinemaldi bakarra hartuko du datorren astean, Lekeitioko XXXIII Euskal Zine eta Bideo Bilera. Bost egun egongo dira zinemaldian parte hartzen duten 39 filmak ikusteko, eta azken egunean banatuko...
Ikusgarri zine aretoak Munduan euskara hutsean egiten den zinemaldi bakarra hartuko du datorren astean, Lekeitioko XXXIII Euskal Zine eta Bideo Bilera. Bost egun egongo dira zinemaldian parte hartzen duten 39 filmak ikusteko, eta azken egunean banatuko dituzte sariak. Aurtengo bileran parte hartuko duten 39 zuzendarietatik hamairu bizkaikoak dira eta euren artean bertoko bost daude: Juan Bidegain ondarrutarra, Bernat Casares eta Juanjo Elordi markinarrak, eta Lekeition bizi diren Oier Gorosabel eta David Zabala. Orokorrean, aurkeztutako film laburrak maila onekoak direla jakitera eman dute antolatzaileek.