Gazta onenaren saria lortu du Florencio Txurrukak
Txurrukak, Baskaranek eta Axpek sariak lortu dituzte San Martin Azokan
Barroeta Torre baserriko Florencio Txurrukak Ermuako San Martin azokako gazten lehenengo saria irabazi du. Bigarren saria ere markinar batentzat izan da, Barinagako Patxi Baskaranentzat. Horretaz gainera, Axpe baserriko Jose Antonio Bilbaori lehen saria eman diote sagardoetan eta txakolinetan.