Lapurretan egin ondoren sua eman diote Isuntzari
Lapurretan egin eta sua eman diote Isuntza Elkarte Gastronomikoari
Lapurretan egin ondoren sua eman zioten atzo goizaldean Isuntza Elkarte Gastronomikoari, Ekaitzeri. Lapurrek, elkartean aurkitu zuten guztia eroan zuten eta, ondoren, su eman zioten elkarteari. Suak eragindako kalteak handiak izan dira. Halan, beste askoren artean, sukaldea, teilatua, hotzgailu bi eta tabikeak deuseztatuta geratu direla azaldu du elkarteko zuzendari Santi Zumaranek. Joan den asteko denboraleak be kalteak eragin zituen elkartean.