Sarriegi eta Goirinearen kantuak alaituko du azaroko bertso-afaria
Aitor Sarriegi eta Mikel Goiriena. Horixe da Trolebu Elkarteak antolatu duen bertso afarirako aukeratutako bikotea. Bertso afaria hilaren 19an, 21:30ean, Ilunzar tabernan egingo da. Txartelak eskuratzera be leku berera joan beharko dute interesa duten...
Aitor Sarriegi eta Mikel Goiriena. Horixe da Trolebu Elkarteak antolatu duen bertso afarirako aukeratutako bikotea.
Bertso afaria hilaren 19an, 21:30ean, Ilunzar tabernan egingo da. Txartelak eskuratzera be leku berera joan beharko dute interesa dutenek. Txartel bakoitzak 25 euro balio ditu.
Bertso afaria, urtero, Trolebu Elkarteak azaroko kultur egitarauaren barruan antolatzen duen ekitaldia izaten da. «Iaz Sarriegi gure artean izan genuen, gustura gelditu ginen haren lanarekin, eta aurten ere berriz ekartzeko aukera aprobetxatu dugu», diote Trolebukoek. Gogoratu behar da, besteak beste, Sarriegi Euskal Herriko TxapelketakoNagusiko finalera heldu zela iaz.
Beste bertsolaria, Mikel Goiriena aurtengo Uribe-Butroeko txapelduna izan ondoren, Bizkaiko Txapelketan ari da lehenegoz. «Han ikusi zuten kantuan eta afarirako ekartzea interesgarria izango zela pentsatu genuen». Beasaindarra eta mungiakoa izango dira, beraz, aulestiar bertsozaleen gaua gozatuko dutenak.