Bost udalerriak olgetan batuta
Gizaburuagan ospatuko dute aurten Lea Ibarreko mankomunitateak antolatutzen duen umeen eguna
Umeek egun guztian olgetan ibiltzeko aukera edukiko dute domekan, Gizaburuagan. Izan ere, herri horixe da aurten Lea Ibarreko mankomunitateak antolatzen duen Umeen Eguna ospatzeko aukeratua izan dena.
Lea Ibarreko Umeen Eguna urtero herri baten izaten da. Ospakizun horren bidez, bost udalerrietako umeek harremana izatea topatzen du mankomunitateak, eta harreman hori umeei gehien gustatzen zaiena eginez gauzatzen da; jolasaren bidez.
Egunerako hainbat ekimen prestatuak dituzte. Horien artean, egun guztian egiteko moduko ekintzak daude: puzgarrietan salto-saltoka ibiltzeko aukera, makilatzeko gunea eta txikienentzako ludoteka.
Eguerditik aurrera
Eguerditik aurrera hasiko dira ekimen puntualak; arratsaldea izango da, dudarik gabe, eguneko unerik azpimarragarriena.
12:00etan dute lehen hitzordua umeek. Animaliak eta kokodrilo eroa deitutako tailerra ordu horretan jarriko da martxan eta. 17:00etan, berriz, Oilaskoetxea ikuskizuna egongo da, eta ondoren, tripazorriak kentzeko txokolatada egingo dute,