Laumono taldeak prest dauka disko berria
Ondarroako Kafe Antzokian joko dute zapatu honetan, azaroak 20, 22:30ean. Rikar Garagarza (ahotsa), Iñigo Gorritxategi (baxua), Jon Iturrino (gitarra) eta Enekoitz Andonegi (bateria) dira Laumono. 2000n hasi ziren jotzen; lehen garai hartan Egoitz And...
Ondarroako Kafe Antzokian joko dute zapatu honetan, azaroak 20, 22:30ean.
Rikar Garagarza (ahotsa), Iñigo Gorritxategi (baxua), Jon Iturrino (gitarra) eta Enekoitz Andonegi (bateria) dira Laumono. 2000n hasi ziren jotzen; lehen garai hartan Egoitz Andonegi zegoen baxuan, baina gerora etenaldi luzea egin zuten. «Danok joan ginen lagatzen», diote. Baina… ezin gogoari eutsi.
Orain dela bi urte hasi ziren berriro ere elkartzen eta entsegatzen. Kantu berriak ere hasi ziren sortzen, eta grabatu ere egin dituzte. Andrenalinia izena dauka euren bigarren diskoak. Euren lokalean grabatu dute eta orain kopiak egiteko zain daude.
«Diskoetxe batzuen erantzunaren zain gaude, baina bien bitartean autoprodukzioaren bidea ere aztertzen gabiltza. Azkenean, ikusten dugu gaur egun gero eta talde gehiagok jo behar duela horretara, eta gu ere prest gaude», diote. Aurreko diskoarekin alderatuta «zuzenago, gogorrago, potenteago» datorrela hau iragarri dute. Ondarroan egongo da aukera hori egiaztatzeko.
- Kontzertua, azaroak 20, zapatua, 22:30, Ondarroako Kafe Antzokian. Laumono eta Lobo Electrico. Sarrera, 5 euro; Lobo Electrico-ren CDarekin, 8 euro.