Iturretara igoko dira bizikletan Amets Txurrukaren lagunak
Amets txurrukari Merezimendu Saria emango diote zapatuan
Azken urteetako ohiturari jarraituz, omenaldia egingo diote zapatuan Amets Txurruka, Euskaltel Euskadiko txirrindulariari. Urtero legez, azken denboraldiaren errepasoa egingo dute.
Amets Txurrukaren lana goraipatzea izaten da Merezimendu Sariaren helburua, baina, horretarako era askotako ekimenak antolatzen ditu bere Lagunarteak. 10:00etan Zelaian batu eta Iturreta bizikletan igotzeko deialdia egin dute, eta bertan hamaiketakoa izango dute ailegatzen diren guztientzat. Arratsaldean, berriz, 18:30ean hasita, denboraldia errepasatu eta solasaldia egingo da Uhagon kulturgunean. Aurten RadioShack taldeko Haimar Zubeldia eta Euskaltel taldeko Mikel Nieve izango dira berbaldiko gonbidatuak. Amaitzeko, saria emango diote txirrindulariari.