Santi Brouard gogoan izango dute aurten ere bere jaioterrian
Santi Brouard hil zuteneko urteurrena gogoan izango dute Lekeition
Urtero legez, Santi Brouard gogoan izango dute bere jaioterrian. Halan, ohi duten moduan lore eskaintza egingo diote Brouardi. Elkartzeko hitzordua 12:00etan izango da Pilaran. Gero, handik hilerrira joango da eta lorak jarriko dira Brouarden hilobian.
Bilbon be lore eskaintzak egingo dira zapatuan. Errekalde plazakoa 11:00etan izango da eta Ametzola plazakoa 12:00etan. 18:00etan ekitaldia deituta dago La Casillan.