“Kontalaria ” ailegatuko da Lekeitiora
Espazio publikoetan euskara sustatzea helburu duen egitasmoa 11:00etan hasiko da, eta bertan, herriko elkarteek parte hartuko dute
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak martxan jarri duen Kontalaria egitasmoa egongo da domekan 11:00etan Lekeitioko Independentzia Plazan. Egitasmoaren helburu nagusia euskararen erabilera espazio publikoetan eragitea da, baina beste helburu batzuk ere baditu: euskararen erabilerari balioa ematea, sormena lantzea, teknologia berrien inguruan jardutea eta belaunaldien arteko harremana eta komunikazioa bultzatzea euskaraz.Horrela, ipuin kolektibo bat osatu nahi da hainbat herritako partaideen artean eta Lekeitioko hainbat herritar ezagunak eta elkartek hartuko dute parte: Lekeitioko Arraun Elkarteak, Lekeitioko Kofradiak, Dendarien Elkarteak eta Euskaltegiak.