Lau urteko zigorra Oregi eta Ostolazarentzat
Markinar gazteek errekurritu egingo dute epaia
Eneko Ostolazak eta Borja Oregik errekurritu egingo dute Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarri dien zigorra. Atzo atera zen epaia eta lau urteko zigorra ezartzen zaie markinar gazteei 2007an “autobus bat erasotzea” leporatuta.Gazteen abokatuak azaldu duenez, errekurritu egingo dute epaia bertan jasotzen diren egitate eta frogekin egiten den balorazioagaz ez daudelako ados. Epaiak ontzat hartzen ditu poliziaren aurrean egindako deklarazioak, baina epaitegian egindako deklarazioak eta entregatutako informazioa ez ditu kontuan hartzen. Horregaz guztiagaz ados ez daudela azaldu du defentzako abokatuak. Epaiketa egunean, gazteek, poliziaren aurrean egindako deklarazioak torturapean egin zituztela azaldu zuten eta erasoa gertatu zen egun hartan kontzertu batean eta zesta partida jokatzen zeudela deklaratu zuten. “Dokumentazioak argi eta garbi frogatzen zuen hauek ezin izan zutela egitate hoietan parte hartu eta gure ustez hori ezin da baztertu”, zehaztu du abokatuak.