“Pompoko” filma emango dute Kultur Aretoan
Pompoko filma emango dute asteburu honetan Kultur Aretoan
Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak antolatuta, Pompoko filma egongo da domekan, 17:00etan Kultur Aretoan. Pompoko: Japonia, 1994. Zuz: Isao Takahata; Generoa: Animazioa. 119 min.
Sinopsia: Hiriaren alboan dagoen basoa suntsitu eta haren ordez urbanizazio bat egin nahi dute agintariek. Kondairak dionez, mapatxeak gizaki bihurtzeko ahala dute. Ahal hori erabiliko du mapatxe familia batek euren basoa defendatzeko.