Ikusleak “harrituta” utzi ditu Hiru Harrik
Aziza Brahim abeslari sahararraren mezuz betetako kantuak entzun dituzte Agusnatek antolatutako ikus-entzunezko berezira joan direnek
Aurten ere arrakasta handia izan du Agusnatek urtero antolatzen duen Hiru Harri ikus-entzunezkoak. Joan den bariku eta zapatuan izan dira emanaldiak eta ingurukoez gain, Hondarribia, Mungia, Plentzia, Donostia, Madril eta Salamankako ikusleak egon dira besteak beste. Inguruak eta gaiak be harrapatu du aurtengo ikuslegoa. Sahara izan da ardatza eta Aziza Brahim ahotsa, biak ikusleen gustukoak izan dira. barikuan bete egin zen baseliza, eta zapatuan, nahiz eta gutxiago izan, ikusle piloa batu zen Arretxinagan.