Santa Katalina Eguna ospatuko dute domekan
Bazkaria egongo da eta bertan parte hartu nahi dutenek udaletxean eman beharko dute izena
Santa Katalina Eguna ospatzeko herri bazkaria prestatu dute domekarako Gizaburuagan. Santa Katalina eguna eguenean bada ere bazkaria domekan ospatuko da. Bazkarira joan nahi dutenek bihar izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako udaletxera deitu behar da. Urteren baten, elkarregaz bazkaldu dutenak 100 lagun izatera ailegatu badira be, normalean, 80 lagunen bueltan ibiltzen dira.